Gaur arte egongo da Fototekaren erakusketa ikusteko aukera

Juan Luis Romatet

18:00etatik 20:00etara izango da gaur erakusketa zabalik. (Juan Luis Romatet)

Argazki bilduma honek izandako harrera onari erantzunez, beste egun bat luzatzea erabaki du Udaleko Kultura Sailak.

Zumaiako Fototekarako ekarpen berriekin osatutako argazki erakusketak erantzun ona izan du herritarren eta bisitarien aldetik. Lehen egunetik jende ugari bertaratu da Alondegiko Oxford aretora Zumaiako iraganaren lekuko diren irudi hauek ikustera. Berez, atzo itxiko zituen ateak erakusketak, baina arduradunek beste egun batez mantentzeko erabakia hartu dute. Hala, gaur izango da erakusketa ikusteko azken eguna; 18:00etatik 20:00etara izango da bilduma bisitagai.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide