Apirileko ohiko udalbatzarra egingo da gaur arratsaldean

Juan Luis Romatet 2024ko api. 25a, 08:00

Otsaileko plenoko irudia. (Juan Luis Romatet)

18:00etan hasiko da udalbatza eta 2023ko aurrekontuen likidazioa aztertuko dute beste gaien artean.

Apirileko ohiko udalbatzarra egingo dute gaur arratsaldez, 18:00etatik aurrera, Zumaiako udaletxeko plenoa aretoan. Udalbatzan aztertuko dituzten gaien artean, 2023ko aurrekontuen likidazioa, egonkortasun txostenaren aurkezpena, eta, kreditu aldaketen artean, Itzurungo magaleko hesian konponketak egiteko kreditua sorrera daude.

Gai ordena

1.- AURREKO BILKURAKO AKTA ONARTZEA, BIDEZKO BADA:

  • (192. zk. 2024.03.21)
  • (193. zk. 2024.03.21)

2.- IRIZPENAK.

  • 2.1.- UDAL AURREKONTUAREN 5. ETA 6. KREDITU ALDAKETAK ONARTZEA BIDEZKOA BADA.

3.- UDALBATZAKO ORGANOEN KONTROLA ETA FISKALIZAZIOA.

  • 3.1.- UDALAREN 2024KO 5. , 6., ETA 7. ERREPARO ORRIEN ETA HAUEN ALKATE DEKRETUEN BERRI EMATEA.
  • 3.2.- UDAL AURREKONTUAREN 1., 2., 3. ETA 4. KREDITU ALDAKETEN BERRI EMATEA.
  • 3.3.- 2023KO UDALAREN ETA KIROL PATRONATUAREN LIKIDAZIOA ETA 2023KO LIKIDAZIOAREN ONDORENGO EGONKORTASUN TXOSTENAREN BERRI EMATEA.
  • 3.4.- ALKATE EBAZPENEN BERRI EMATEA.

4.- ESKARI – GALDERAK.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide