LAB sindikatuak 50 urte bete ditu, eta bere historia eta borroka jasotzeko dokumentala ondu dute. Eskuz esku. LAB zabaltzen du izena atzo arratsaldez Zumaiako Aita Mari zinema aretoan erakutsi zen lanak.
Dokumentalaren emanaldiaren aurretik solasaldi bat izan genuen. Andoni Murga Urola Kostako idazkariak gidatu zuen saioa eta Asier Arakistain, Manex Azkue eta Maider Ibarguren eskualdeko LABeko kideen testigantzak entzuteko aukera izan zen.