Aitor Agirrek irabazi du Bidasoa Itzuliako bigarren etapa

Mireia Galarza Bastida

Aitor Agirre atzoko podiumean. (@ziklix_photo)

Jaizkibelgo igoeran erabaki zen guztia, eta bertan puskatu zuen lasterketa zumaiarrak, igoera hori bakar-bakarrik eginda.

Natxituan hirugarren postuan amaitu ondoren, ez kexatzeko moduko beste lorpen bat erdietsi du Aitor Agirre txirrindulari zumaiarrak. Hain zuzen ere, lehen postuan helmugaratu zen atzo Bidasoako Itzuliko bigarren etapan. 

Ez zen pelotoitik hasieratik aldendu, baina lasterketak aurrera egin ahala lortu zuen lehen postuetan kokatzea. Jaizkibelgo igoeran erabaki zen guztia, eta bertan puskatu zuen lasterketa zumaiarrak, igoera hori bakar-bakarrik eginda. Puntu horretan, zumaiarrak bi minutuko abantaila zeukan, eta gertuko areriorik gabe iritsi den Hondarribiko helmugara. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide