Gernika parkean, posta bulegotik Itsas kiroldegira arteko tartean zeuden zuhaitz batzuk kendu dituzte gaur goizean udalak hala aginduta. Ohar bidez azaldu duenez, kendutako zuhaitzak porte handiko ezkiak ziren, eta haiek mozteko arrazoia beheko garajeetan sortutako kalteak –pitzadurak, ura sartzea, etab.– ekiditea izan da.
Udalak gaineratu duenez, haien ordez 21 tamarindo landatuko dituzte eremu horretan bertan, bihar hasita astean zehar.