Laboaren txoriak

Buztanikara zuria (Motacilla alba)

Imanol Manterola 2024ko ots. 1a, 09:00

Gure herriko edozein txokotan ikusi dezakegu: kale, errepide, zelai, ibai bazter… leku gehienetara egokitzen da. Bere buztan luzea etengabe mugitzen du, eta bere kolore gris-zuriari esker, ederki identifikatu dezakegu.

Arra eta emea ia antzekoak dira, baina arrak burua ilunagoa izaten du, eta urtaroaren edo adinaren arabera, kolore bizi edo apalagoak izan ditzake. Neguan azpi-espezie baten ohiko bisita jaso dezakegu, Motacilla alba yarrellii deritzonarena. Britainia aldetik etortzen da kopuru txikietan, eta bere desberdintasun nagusiena bere bizkarrean ikus dezakegu, guztiz beltza baita.

Beste izen batzuk ere baditu: Buztainka, Buztanluze, Damatxori, Apaiztxori, Errekatxori…

Hegazti migratzailea ere bada, baina gurean urte osoan zehar ikus dezakegu. Ugalkortasun handia dute, bi edo hiru aldiz kumatu baitezake, 4-6 arrautza jarriaz kumaldi bakoitzeko. 
Luzera: 18 zentimetro.
Hego zabalera: 26-28 zentimetro.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide