Esti Curiel eta Gorka Olazabal 'Paxo'-k bakarrizketa egingo dute gaur Zarautzen

Julene Sorarrain

Esti Curiel aktorea. (EITB)

Bakarrizketak gaur izango dira 22:30ean, Arrano tabernako bunkerrean. Sarrera doakoa da aforoa bete arte.

Arrano elkartearen 40. urteurrenaren omenez, Arranopola kultur elkarteak, Algarapola ekimenaren barruan, bakarrizketa bikoitzeko saioa antolatu du ostiral honetarako. Esti Curiel aktore zumaiarrak eta Gorka Olazabal Paxo izango dira oraingoan Arrano tabernako bunkerra girotzen.

22:30ean hasiko da eta sarrera doakoa izango da aforoa bete arte.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide