Udaleko garbitzaile lanposturako hautaketa prozesuan erreklamazioak aurkezteko azken eguna bihar da

Maria Maya Manterola 2024ko maiatzaren 6a

Izen emateak jaso dituzte dagoeneko, eta argitaratu dute behin behineko onartuen eta baztertuen zerrenda. Kontratatuko ez diren hautagaiekin lan poltsa osatuko dute.

Udalak martxan du garbitzaile bat aldi baterako kontratatzeko hautaketa prozesua. Izen emate guztiak jaso ditu dagoeneko, eta argitaratu du behin behineko onartuen eta baztertuen zerrenda. Horrekin lotutako erreklamazioak aurkezteko epea bihar artekoa da –hemen ikus daitezke zerrenda nahiz lan deialdiarekin loturiko gainerako dokumentuak–. 

Kontratatuko ez diren hautagaiekin lan poltsa osatuko du udalak, lanpostuan sortu daitezkeen aldi baterako beharrak betetzeko.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide