Zumaiako Musika eta Dantza Eskolako haurren bisita izan zuten atzo arratsaldez San Juan Egoitzako lagunek. Patiora aterata, euskal dantzetako ikasleen gira eta bueltekin gozatzeko aukera ezin hobea izan zuten egoiliarrek.
Entzunaldiekin jarraituta, musika tailerreko ikasleen saioa izango da ostegun arratsaldean, 17:00etan, Aita Mari zinema aretoan. Hilaren 13tik 17ra, ate irekien jardunaldiak izango dituzte Ubillosen, eta maiatzaren 29an, konboen kontzertua izango da Mari kalean, 19:00etan.