2011an sortu zuten Astindu Zumaiako dantza elkartea. Ordutik makina bat ikuskizun, ikastaro edo dantzaren inguruko jarduera antolatu ditu, eta horietako askotan bizitako uneak edo pasarteak iruditan errepasatu nahi izan ditu Maiatza Dantzan programaren barruan antolatutako argazki erakusketan.
Bilduma apirilaren amaieran zabaldu zuten eta datorren igandea izango da bisitatu ahal izango den azken eguna. Gau eta bihar arratsaldez izango da zabalik, 18:00etatik 20:00etara; datorren asteburuan eguerdian eta arratsaldean zabalduko ditu ateak, 12:30etik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara.