Palestinako Rafah hirian bizi duten muturreko egoera gaitzesteko elkarretaratzea egingo dute bihar

Juan Luis Romatet 2024ko mai. 10a, 17:00

Gernika-Palestina herri ekimenak deituta egingo dute elkarretaratzea eguerdiko 12:30ean udaletxe aurrean.

Gazako Rafah hirian gaur egun bizi duten muturreko egoera gaitzesteko eta Zumaian ere entitate sionistaren genozidioa salatzeko elkarretaratzea egingo dute bihar eguerdian udaletxe aurrean. Gernika-Palestina herri ekimenak deituta, mobilizazioak egingo dira Euskal Herriko hiri eta herri askotan. Zumaiakoa eguerdiko 12:30ean izango da, esan bezala, udaletxe aurrean.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide