'Esnearen kolorekoa' antzezlanerako sarrerak zozkatuko ditu Baleike Gukak bere bazkideen artean

Juan Luis Romatet 2024ko mai. 11a, 09:00

Tanttaka antzerki konpainiaren Esnearen kolorekoa antzezlana ikusteko aukera izango da maiatzaren 17an Aita Mari aretoan. Zumaiako Udaleko Kultura Sailak hiru sarrera bikoitz eman dizkio Baleike Gukari bere bazkideen artean zozkatzeko.

Nell Leyshonek sortutako antzezlana da Esnearen kolorekoa, Fernando Bernuesek zuzenduta, maiatzaren 17an Zumaian, 20:00etan, ikusi ahal izango den egokitzapena. Joseba Apaolaza, Miren Arrieta, Mireia Gabilondo, Aitziber Garmendia, Jon Olivares eta Jose Ramon Soroiz ditu lan honek aktore. 

Udaleko Kultura Sailak hiru sarrera bikoitz eman dizkio Baleike Gukari bere bazkideen artean zozkatzeko. Dagoeneko parte hartu dezakete bazkideek, helbide honetan, edota, bestela, 943-56 01 64 telefonora deituta. Horrela egiten dutenek NAN zenbakia eta zozketaren kodea tekleatu beharko dituzte. Kasu honetan, zozketaren kodea 10 da

Saridunen izenak astelehenean, hilaren 13an, aterako dira. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide