Labarra Pulporen igoera fasea

Baleike Gukak Pulporen igoera fasearen berri emango du

Maria Maya Manterola 2024ko mai. 10a, 11:18

Partiden zuzenekoak emateaz gain, gaurtik igandera bitartean Lubakik hartuko duen igoera fasearen argazki bildumak eta kronikak jasoko ditu Baleike Gukak egunez egun.

Gaur arratsaldean hasi eta igandera artean, eskubaloi zaleek hitzordu garrantzitsua dute Lubaki kiroldegian. Izan ere, Zumaian jokatuko dira aurten lehen maila nazionalera igotzeko partidak, eta Labarra Pulpo taldeak aurkari izango ditu egunotan Kantabriako Hercos Motor BM Colindres taldea, Kanariar Uhartetako Sermather Tacoronte Lecomar 13 de mayo eta Galiziako Sar Plastic Omniun taldeak.

Partida guztien zuzenekoak Baleike Gukan ikusgai izango dira, argazki bilduma, kronika eta bestelako edukiez gain. Atal honetan emango da horren berri. 

Igoera faseko partidak

Gaur, ostirala
18:00. Colindres - Club BM SAR. 
20:15. Pulpo - Tacoronte Lecomar 13 de Mayo.

Bihar, larunbata
17:15. Colindres - Tacoronte Lecomar 13 de Mayo. 
19:30. Pulpo - Club BM SAR.

Etzi, igandea
10:00. Tacoronte Lecomar 13 de Mayo - BM SAR.
12:15. Pulpo -  Colindres.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide