Hitzarmena berritzeko borrokan ari dira azken asteotan Zumaiako etxez etxeko langileak. Izan ere, iraungita dago iaztik, eta negoziazioak "langileek eskatutakotik urruti" daudela uste dute. Horregatik, sei greba egun deitu ditu ELA sindikatuak hil honetarako: maiatzaren 16, 23, 24, 29,30 eta 31n egingo dituzte.
Sindikatutik salatu dute udalak hainbatetan agindu diela zerbitzuaren publifikazioa, baina Eulen enpresaren esku dagoela. ELAren ustez, "sektoreko beste hainbat enpresen antzera", langileen eta erabiltzaileen kontura negozioa egitea du helburu enpresa horrek.
Zenbait negoziazio bilera egin dituzte orain arte langileek, eta mobilizazioak ere bai apirilean. Urola Kostako beste herri batzuetako langileen aldean, baldintza okerragoak dituzte Zumaian, azaldu dutenez: egutegi finkorik gabe, gehienak jardunaldi partzialekin, jardunaldi egonkorrik gabe... Hori dela eta,
mobilizatzea erabaki dute, bai Zumaiako Udalari, bai enpresari eskatzeko negoziazioek aurrera egin dezala.