Eskolarteko Gipuzkoako piraguismo txapelketa jokatuko da bihar Zumaian

Juan Luis Romatet

Urolaren itsasadarrean jokatuko da txapelketa. (Peio Romatet)

Ur lasaietako modalitatean jokatuko da goizeko 11:00etatik aurrera. Irteera eta helmuga Moilaberriko zubi parean kokatuko da.

Pasa den asteko Euskadiko bi piraguismo txapelketen ondoren –itsas kayakekoa eta maratoi modalitatekoa–, kayakeko beste txapelketa bat hartuko du Zumaiak asteburu honetan. Igandean, goizeko 11:00etan hasita, ur lasaietako eskolarteko Gipuzkoako txapelketa jokatuko da Urolaren itsasadarrean. 

Ehundik gora haur bertaratuko direla aurreikusi dute antolatzaileek. Probaren irteera eta helmuga Moilaberriko zubi parean kokatuko da.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide