Taosa diskoteka gogoratuko du Astinduk gaur gauean Kofradian

Juan Luis Romatet

1970eko eta 1980ko hamarkadetan Paolbidean egon zen diskotekan entzuten zen musikarekin osatuko du Astinduk gaur gauean Kofradian egingo den dantza saioa.

Denboran eta musikan atzera begirada proposatuko du Astindu dantza taldeak gaur gauerako. 23:00etan hasita, Taosa session musika eta dantza saioa egingo da Kofradian. Bertan, duela hamarkada batzuk Juan Belmonte kalean zegoen Taosa diskotekan jartzen zuten musika entzun eta harekin dantza egiteko aukera izango dute bertaratuko direnek. Gaurko jarduera hau Maiatza Dantzan programako parte da.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide