Igaro berri den asteburuan Colindresen (Kantabria, Espainia) izan dira Itxas Gainekoak. Bertan jokatu da Espainiako Itsas Zeharkaldia, eta domina ugari eskuratuta itzuli dira herrira piraguista zumaiarrak.
Emakumezko seniorren kategorian, txapeldun izan da Irati Osa; 23 urtez azpikoenean, lehenbiziko postuan sailkatu da Eider Amundarain, eta hirugarrengoan Josefa Molina; gizonezko gazteen artean, zilarrezko domina eskuratu du Asier Aizpuruak; gizonezko beteranoen artean, onena Xabier Osa izan da; eta beterano mistoetan, lehena sailkatu da Maite Etxabe.
Kluben sailkapenean ere nabarmendu da Itxas Gain, bigarren postua eskuratu baitu. Baita Iberdrola Ligan ere.