Abian da arraunlari beteranoen Zipr 18/70 traineru liga. Pasa den larunbatean jokatu zuten ligako bigarren jardunaldia, Santurtziko beteranoek antolatutako lehen estropadarekin.
Duela astebete Bilbon gertatu bezala, Zumaia bigarren izan da estropada honetan, nahiz eta, akats bat dela medio, antolatzaileek uretan zumaiarrei eman zieten irabazlearen bandera. Akatsa konponduta, estropada irabazi zuen Mundakak eraman zuen bandera etxera. Denborei so eginez, Zumaia izan zen bigarren eta Badok 13 hirugarren.
Ligako bi jardunaldiak jokatuta, Badok 13 eta Zumaia 24 puntutara berdinduta daude sailkapeneko buruan.