Jokatu dute pilota txapelketa herrikoiko bigarren jardunaldia

Juan Luis Romatet

Pasa den ostiralean jokatu zen jardunaldiko une bat. (Juan Luis Romatet)

Bi partidaz osatu zen pasa den ostiral arratsaldean Odietan jokatu zen bigarren jardunaldia.

Pilota txapelketa herrikoiko bigarren jardunaldia jokatu zen pasa den ostiral arratsaldean Odieta frontoian. Bi partidaz osatutako jardunaldia izan zen. Emaitzak honako hauek izan ziren:

  • Unai Etxabe-Peio Etxabe, 16; Oihan Etxabe-Kimetz Etxabe, 22.
  • Unai Beristaim-Jon Alkorta, 22; Beñat Lizeaga-Iñigo Tumas, 7.

Datorren ostiralean, hilaren 17an, jokatuko da txapelketako hirugarren jardunaldia, 18:00etan, Odietan. Bi partida hauek osatuko dute jardunaldia:

  • Unai Beristain-Jon Alkorta vs. Unai Ibarguren-Jon Telmo Manterola.
  • Unai Etxabe-Peio Etxabe vs. Beñat Lizeaga-Iñigo Tumas.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide