Indamendi Eguna ospatuko dute bihar Zumaiako mendizaleek

Juan Luis Romatet

Zumaiako mendizaleak Indamendiren gainean, 2023an. (Indamendi M.B.)

Bihar, igandea, maiatzak 19, herriko mendizaletasunaren eguna ospatuko dute, Indamendi Eguna, alegia.

Beheko plazatik abiatuko da taldea, goizeko 9:00etan, eta bidea oinez zein korrika egiteko aukera egongo da. Ondoren jana, Elkano auzoan, edaria, sariak, opariak eta umoreaz gain, behar duenarentzat, itzultzeko autobusa ere egongo dela azaldu du Indamendi mendi bazkunak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide