Hausnarrean. Ardiek egin naute artzain liburua aurkeztuko du Josebe Blanco Alvarezek bihar arratsaldean Zumaiako Emakumeon Etxean. Saioa 18:30ean hasiko da eta euskaraz izango da.
Artzain baten bizipenak dira liburu horren mamia. Eguneroko batean jaso du protagonistak artaldearen urtebetea. Bizipenak, hausnarketak, borrokak, ezinak eta pozak. Gehienetan prosaz, batzuetan poesiaz. Saioaren antolatzaileek azaldu dutenez, artzaintzaren imajinario estandarrean sartzen ez den artzaina dago orrialdeotan: "emakumea, euskalduna, ekologista, barazkijalea... Bazterreko parajeetatik begiratzen dio munduari, arretaz; nahiz eta jabetu inork askok ez diela bazterrei begiratzen modernitatearen ordainpeko autobidetik”.
Behin aurkezpena amaitzen denean, emakume baserritarren produktuak dastatzeko aukera ere egongo da.