Zabaldu dute Musika eta Dantza Eskolaren datorren ikasturterako matrikulazioa

Juan Luis Romatet 2024ko mai. 14a, 14:00

Musika eta Dantza Eskolaren kurtso amaierako ekitaldia Aita Marin. (Zumaiako Musika eta Dantza Eskola)

2024-2025 ikasturterako matrikulazioa zabaldu du Zumaiako Musika eta Dantza Eskolak. Maiatzaren 24ra arte eman daiteke izena.

Atzo zabaldu zuten Zumaiako Musika eta Dantza Eskolaren 2024-2025 ikasturterako matrikulazioa. Interesdunek hilaren 24ra arte izango dute izena emateko aukera.

Ikastaro horien helburua da edozein adinetako pertsonei dantza eta musikaren arloetan prestakuntza praktikoa ematea. Haurrentzako musika eta dantza tailerrak eskaintzen dira Ubillos jauregian kokatutako ikastetxean, baita dantza, antzerki, musikoterapia, harmonia, informatika musikala eta ahots teknikari lanen inguruko ikastaroak ere. Musika tresnen ikastaro ugari eskaintzen dira, taldeka zein banaka praktikatzeko.

Datorren ikasturtean ikastaro hauetan parte hartu nahiko dutenek izen emate orria bete beharko dute eta, behin beteta, Ubillosen utzi edo posta eletronikoz bidali musikaeskola@zumaia.eus posta elektronikoko helbidera. Musika eta Dantza Eskolaren bulegoa zabalik izango da astelehen eta ostiralean, 11:00etatik 13:00etara, eta astearte, asteazken eta ostegunetan: 16:30etik 18:30era.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide