Bihar jarriko dira salgai 'Dantzara!' jaialdirako sarrerak

Juan Luis Romatet 2024ko mai. 17a, 08:00

Aitzuri frontoian egingo da 'Dantzara!' jaialdia.

Hurrengo larunbatean, maiatzaren 25ean, egingo da jaialdia Aitzuri frontoian. Turismo Bulegoan izango dira sarrerak salgai, bihartik aurrera.

Maiatza Dantzaneko egitarauaren barruan, Dantzara! jaialdia egingo da hurrengo larunbatean, hilaren 25ean. Aitzuri frontoiak hartuko du ekitaldia, eta 18:30ean hasiko da. 

Dantza akademietako ikasleak dira jaialdi honetako protagonistak, eta beraiek arituko dira dantzan herritarren aurrean. Aurtengoan, The Wale Studio, Vexdance eta AGL estudioetako ikasleak arituko dira dantzan.

Jaialdirako sarrerak bihar jarriko dira salgai Turismo Bulegoan. Sarreren prezioa sinbolikoa da, euro batekoa, eta pertsonako gehenez sei sarrera eskuratu ahal izango dira.

Halako ekitaldi jendetsu batean sarrera jartzeak badu zentzua. Izan ere, Udaleko Kultura Sailak azaldu duenez, pilotalekuko aforoa errespetatu egin behar da. "Emanaldi honetan parte-hartzaile asko izango dira: dantzariak, teknikoak, langileak... Beraz, edukiera mugatua izango da eta frontoiko aforoa kontutan hartu behar dugulako guztira 500 sarrera jarriko dira. Frontoiaren aforoa errespetatzearen beharra azpimarratu dute antolatzaileek: "Joango diren lagun guztiek osatzen dute aforo hori, eta guztiek beharko dute sarrera. Hala ere, bi urte bitarteko umeek sarrera beharko dute baina doan izango dute".

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide