Pasaiako Itsas Festibalean egon berri dira Beduola elkarteko kideak. Zumaian berreskuratutak sei ontzirekin izan dira pasa den asteburuan egindako jaialdian. Orain, ia atsedenik hartu gabe, Hondarribira (Gipuzkoa) joango dira. Izan ere, bihar hasi eta larunbatera arte Itsas herria I. itsas ondare topaketak egingo dira herri hartan.
Mahai inguruak, hitzaldiak, ikus entzunezkoen emanaldiak eta bestelako ekitaldiez osatuko da jarduera hau. Beduolak ontzi bakarra eramango du oraingoan, Magallanes batelarekin. Badu, baina, berezitasun bat txalupa honek, izan ere Hondarribian du jatorria. Beduolako kide Beñat Ibaietak argitu duenez, ontzi hau Joxe Sagarzazu Zurdok eman zien txalupa duela zortzi bat urte. Hondarribikoa, Sagarzazu Espainiako boxeo txapeldun izan zen pisu arinetan, eta arraunean ere ibili zen. "Batel bat izan zuen Hondarribian, Magallanes izenekoa, eta orain zortzi bat urte eman zigun".
Behin berreskuratu ondoren, Beduola elkartearena da, eta asteburuan egin zuten herrira eramango dute hango bizilagunek ikus dezaten.