Inquieto Navegante belauntziak kirol zerbitzu profesionalen kalitate zigilua lortu du aurten. Kataluniako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Profesionalen Elkargoak (COPLEFC) kudeatzen du, Udal Elkartearekin batera.
Zigilu honekin, itsas-kirol sistemak bere osotasunean eta zehazki zerbitzu profesionalen modalitatean, behar duen kalitate-erreferentzia izatea du helburu UKUEk, eta baita eskualdeko enpresen profesionalizazioa hobetzea ere. Iaz Urola Kostako hiru enpresek lortu zuten kirol-zerbitzu profesionalen kalitate zigilua, hala nola, Begi Bistanek, Surfing Zumaiak eta Redymarrek.
UKUEk 2022ko urrian jarri zuen lehen aldiz martxan Itsas Kiroletako Kalitate Zigilua ekimena. Bi helbururekin sortu zuten: batetik ekosistema sortuz, erakundeak integratzen joatea itsas kirol-sektorea profesionalizatzeko, eta, bestetik, itsas kirola eskualdean erreferente izatea eta ezaguna egitea, talentua sortuz eta erakarriz, negozio berriak areagotuz eta enpresen lehiakortasuna sustatuz.