Gaur egingo da sanpedroak eta udako jarduerak antolatzeko bilera

Juan Luis Romatet

Sanpedroetako txupinazoa.

Udaleko Kultura Saila 19:00etan elkartuko da herriko talde eta elkarteekin uda sasoiko ekitaldiak antolatzeko. 

Ekainaren amaieran ospatuko dira San Pedro jaiak Zumaian. Uda sasoian beste ekitaldi ugari ere izango dira herrian. Horiek guztiak antolatzeko bilera deitu du Zumaiako Udaleko Kultura Sailak.

Bilera irekia izango da, eta bertan parte hartzera deitu ditu Zumaiako elkarteak, taldeak nahiz interesa duten herritar guztiak. Hitzordua gaur izango da, 19:00etan, Alondegian.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide