Nagusiei zuzendutako Interneteko ikastaroak antolatu ditu Kzguneak

Juan Luis Romatet 2024ko mai. 17a, 09:30

Zumaiako nagusiei zuzendutako jardueren barruan, ikastaro sorta prestatu du Forondan dagoen Kzguneak. Izen-ematea astelehenean zabalduko dute.

Nagusiekin nagusientzat programazioaren barruan, Internetekin lotutako ikastaro batzuetan parte hartzeko aukera izango dute Zumaiako nagusiek. Antolatutako kurtsoak hauek dira:

  • Ekainaren 3an eta 4an, Gmail. Mezu elektroniko bat baino askoz gehiago.
  • Ekainaren 5an eta 6an, Planifikatu zure bidaia.
  • Ekainaren 11n, Google Calendar-ekin antolatu zure denbora.
  • Ekainaren 12an eta 13an, Google Mapsekin planifikatu zure ibilbiderik onenak.

Ikastaroak goizeko 9:30ean izango dira Kzguneak Foronda kultur etxean zuen zentroan.

Kurtso hauetan parte hartu nahiko dutenek Beheko Plaza elkarteak Hogarrean duen bulegoan eman dezakete izena, maiatzaren 20tik 29ra bitartean, 11:00etatik 12:00etara.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide