Tango emanaldia izango da gaur arratsaldean Aita Mari aretoan

Juan Luis Romatet

[EGUNERATUTA] Arratsaldeko ekitaldi hau Maiatza Dantzaneko egitarauaren barruan sartzen da. Hasiera batean Uriarte jauregiko lorategian zen egitekoa, baina eguraldiaren iragarpenengatik Aita Mari aretora lekualdatu dute.

Aita Mari aretoan hartuko du gaur arratsaldean Maiatza Dantzan programako asteburu honetako ekitaldia. Astindu dantza taldeak udalarekin elkarlanean antolatu duen programazioaren barruan, Argentinako doinuak entzuteko aukera izango da gaur, 19:00etan. Hasiera batean Uriarte jauregiko lorategian zen egitekoa, baina eguraldiaren aurreikuspenek Aita Marira lekualdatzera behartu dute.

La sureña tango argentino ikuskizunarekin etorriko da Exilio New Tango taldea Zumaiara. Argentinako tango doinuek osatuko dute emanaldia. Hala, Milonga del Trovador abestiarekin hasiko da kontzertua, eta Malevaje, Naranjo en flor edota Silueta porteña bezalako kantak entzungo dira, beste askoren artean.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide