'Algaraka' bakarrizketa lehiaketako sarrerak eskura daitezke jada

Maria Maya Manterola

Euskarazko eta umorezko bakarrizketa lehiaketa bertatik bertara ikusi ahal izango da. Hilaren 24an izango da saioa, Aita Marin.

Hurrengo asteko larunbatean, hilaren 24an, bakarrizketa umoretsuak bertatik bertara ikusteko aukera izango da Aita Mariko zine aretoan. Izan ere, bakarrizketa lehiaketa izango da, eta parte hartzaileek euskarazko eta umorezko hizketaldiak eskaini beharko dizkiete bertaratutakoei 20:00etatik aurrera. Onenak 1.000 euroko saria eskuratuko du. 

Bakarrizketak bertatik bertara ikusteko, sarrera erosi beharko dute ikusleek. Dagoeneko salgai jarri dituzte, sarrerakzumaia.eus atarian. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide