'Ali baba eta 40 lapurrak' antzezlanerako sarrerak zozkatuko ditu Baleike Gukak

Maria Maya Manterola

Borobil teatroak datorren igandean eskainiko duen antzezlanerako hiru sarrera bikoitz zozkatuko ditu Baleike Gukak, Kultura Sailaren eskutik. Bihar eguerdira arte parte hartu daiteke.

Ali baba eta 40 lapurrak antzezlana izango da datorren igandean, hilaren 19an, Aita Marin. Borobil teatroak taularatuko du lana, 12:00etan. Sarrerak dagoeneko salgai daude, baina Baleike Gukaren zozketan parte hartuta ere eskuratu ahal izango dira. Izan ere, hiru sarrera bikoitz zozkatuko ditu bazkideen artean. Hemen parte hartu daiteke, edota, bestela, 943-56 01 64 telefonora deituta. Horrela egiten dutenek NAN zenbakia eta zozketaren kodea tekleatu beharko dituzte. Kasu honetan, zozketaren kodea 13 da. Bihar eguerdira arte eman daitezke. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide