'Lau elementuak' film laburren emanaldia izango da bihar Aita Marin

Maria Maya Manterola 2024ko mai. 15a, 13:30

Geuretik Sortuak proiektuaren bigarren edizioan sortutako lau film labur biltzen ditu emanaldiak. Doan ikusi ahal izango dira ikus-entzunezkoak, bihar, osteguna.

Geuretik Sortuak proiektuaren bigarren edizioan antolatutako egonaldietan zenbait sorkuntza lan garatu dituzte sortzaileek, tartean, lau ikus-entzunezko. Euskal Herriko hainbat txokotan sortutako lau istorio dira, bakoitza bere ahots eta kontakizun propioarekin. Arrigurik <3 sortu du Uharten, Alba Lozanok Ütlandsk Oiartzunen, Aitzol Saratxagak Ehiza Legution eta Pette Etxebarriak Oiogorri Antzuolan eta Aiherran. 

Lau elementuak izenburupean, horiek guztiak ikusteko aukera izango da bihar, osteguna, Aita Mariko zine aretoan. Sarrera doakoa izango da, eta 19:30ean hasiko da emanaldia.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide