Zumaiako Udalak abiatu ditu Itzurun hondartzako arrapalako mendi magala babesteko lanak. Hauen bidez, hondartzako sarbideetako segurtasuna bermatu nahi du udalak, eta ingurune horretan egoten diren lur jausiak arindu. Helburu nagusia, bertaratzen direnen segurtasuna mantentzea dela ere esan du udalak. Guztira, 104.406 euroko diru partida bideratu du, eta dena ondo bidean, lanak hondartza denboraldia hasterako amaituko dituztela espero du.
Deba-Zumaia itsasertzeko Biotopo Babestuaren eta UNESCO Geoparkearen ingurune natural eta geologikoa ere babestu nahi du. Horretarako, Horma armatu bat eta egurrezko zutoinezko hesi bat eraikiko dituzte Itzurun hondartzarako iparraldeko sarbidean.