Larunbatera arte egongo da zirkoa Urola plazan

Juan Luis Romatet 2024ko maiatzaren 16a

Cirque France Pais Vasco zirkoa Zumaian da egunotan. Larunbatera arte egongo da Urola plazan, eta emanaldiak egunero izango dira 18:30ean.

Zirkoa Zumaian da egun hauetan. Urola plazan jarri du karpa Cirque France Pais Vasco zirkoak, eta larunbatera arte egongo da bertan. Ikuskizunak 18:30ean hasiko dira eta malabaristen, akrobaten edo magoen saioak izango dira, besteak beste. Sarreren prezioa 7 euro izango da.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide