Eguraldi goibelarekin atera ziren kalera margolariak pasa den igandean. Egun horretan, hilaren 12an, egin zen Zumaiako XX. Kaleko pintura lehiaketa. 31 lagunek hartu zuten parte Jose Reyes Ramosek irabazi zuen edizioan.
Ohi bezala, aurkeztutako lanekin erakusketa egin dute Alondegiko Oxford aretoan. Igandea izango da bilduma hau ikusteko azken eguna.
Erakusketa gaur, bihar eta etzi zabalik izango da arratsaldez, 18:30etik 20:30era. Larunbatean zein igandean eguerditan ere zabalduko dute, 12:30etik 14:00etara.