Ali Baba Persiako egur biltzaile txiroa da. Egurra biltzen basoan dabilen batean, 40 lapur ikusiko ditu mendian dagoen harkaitz erraldoi baten aurrean. Lapurren buruzagiak “ireki zaitez sesamo” esatearekin bat, kobazuloa ireki egingo da. 40 lapurrak bertan sartu, ostutako urre zakuak barruan utzi eta alde egindakoan, harkaitzaren aurrean jarri eta buruzagiaren hitzak errepikatuko ditu Ali Babak: “ireki zaitez sesamo”.
Igandean, eguerdiko 12:00etan, izango da Borobil Teatroa antzerki konpainiaren Ali Baba eta 40 lapurrak antzezlana ikusteko aukera Aita Mari aretoan. Udaleko Kultura Sailak hiru sarrera bikoitz eman dizkio Baleikeri bere bazkideen artean zozkatzeko. Zozketa eginda, saridunak Joseba Amilibia Aranburu, Mari Karmen Etxabe Otaño eta Alaitz Aizpurua Uranga izan dira. Aretoko leihatilan izango dituzte sarrerak zain.
Antzezlanerako sarrerak aurrez eros daitezke Turismo Bulegoan edo sarrerakzumaia.eus webgunean, 4,10 euroan. Emanaldia baino lehen aretoko leihatilan ere izango dira salgai.