Zabaldu dute TAO bulegoa Kantauri plazan

Juan Luis Romatet 2024ko mai. 17a, 12:00

Txartel berria egiteko, zalantzak argitzeko edo aldaketen berri emateko bertara jo dezakete herritarrek.

Zabalik da dagoeneko TAO bulegoa Kantauri plazan, Gernika parkearen alboan. Zerbitzua astelehenetik ostiralera izango da irekita, goizez 9:30etik 13:30era eta arratsaldez 17:00etatik 19:30era.

Autoa aparkatzeko txartel berria behar dutenek, zalantzak argitu nahi dituztenek edo edozein aldaketen berri eman nahi dutenek (helbidea aldatzea, ibilgailua aldatzea, iazko txartela puskatu edo galtzea...), bertara jo dezakete. Internet bidez ere egin daiteke txartel berria, hemen.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide