Haurren igeriketa ikastaroari buruzko galdetegia zabaldu dute

Maria Maya Manterola

Egon litezkeen beharretara egokitzeko asmoz zabaldu du galdetegia udalak. Maiatzaren 22ra arte egongo da zabalik.

Haurren igeriketa ikastaroetan beharrezko aldaketak egiteko azterketa egiten ari da udala, eta lanketa horren barruan, inkesta labur bat prestatu dute gurasoek bete dezaten. 

Maiatzaren 22ra arte bete ahal izango da. Hainbat alderdi jorratzen ditu: izena emateko arrazoiak, asebetetze maila nahiz aldaketa posibleak. Erantzunak jaso ondoren ekingo dio udalak aldaketak egiteari.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide