Sexu askatasunaren aldeko mezua zabaldu du Hezkidetza Foroak LGTBI+fobiaren aurkako egunez

Maria Maya Manterola

LGTBI+fobiaren aurkako nazioarteko eguna da gaur. Hezkidetza Foroak sexu askatasunaren aldeko mezua zabaltzearekin batera, ikasgeletan egingo dituen dinamiken berri eman du. 

Maiatzaren 17a da gaur, LGTBI+fobiaren aurkako nazioarteko eguna. Oraindik ere sexu-genero disidenteek bizi dituzten diskriminazio egoerak eta tratu txarrak salatzeko eguna da, eta Hezkidetza Foroak sexu askatasunaren aldeko mezua zabaltzeko baliatu du data seinalatua. Zumaiako eskoletako ikasle eta irakasleek talde argazkia atera dute, Zumaiako Udaleko ordezkariekin batera, LGTBI+ kolektiboko pertsonen eskubide berdintasuna aldarrikatzeko.

Bide batez, ikasgeletan egingo dituzten dinamiken berri ere eman dute. Norbere testuingurura egokituta, Zumaiako Herri Eskolako, Zumaiena ikastetxeko, Oikiako eskolako eta Soldadura eskolako kideek sexu askatasunaren onarpenaren eta askatasunaren garrantziaz sentsibilizatzeko dinamikak egingo dituzte.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide