LGTBIQ+ fobia eta Israelen genozidioa gaitzetsi dituzte hamarnaka lagunek Orioko plazan

Jabi Gonzalez Toston 2024ko mai. 18a, 12:00

Urola Kostako Transmaribolloak mugimenduak deituta egin dute protesta LGTBIQ+ Fobiaren Kontrako Nazioarteko Eguna egunean, eta, Palestinan gertatzen ari dena izan dute gogoan.

LGTBIQ+ Fobiaren Kontrako Nazioarteko Eguna izan zen atzo, maiatzaren 17a, eta eskualdeko protesta bateratua egin zuten Orion Urola Kostako Transmaribolloak mugimenduak deituta. Hala, hamarnaka lagun bertaratu ziren herriko plazara LGTBIQ+ fobia salatzeko ez ezik, baita Israel Palestinan aurrera eramaten ari den genozidioa gaitzesteko ere.

Heteroarauari sua! Autodefentsa transmaribolloa eta Palestina askatu! Genozidioari ez gure borrokapean zioten pankarten atzean bildu ziren transmaribolloen mugimenduko kideak, eta, adierazpena irakurri zutenean Israeli exijitu zioten ez erabiltzeko haien kolektiboa genozidioa egiteko. Salatu zutenez, pink washing-a egiten ari da Israel Palestinarekin.

Halaber, herrian gertatutako hainbat eraso homofobo nahiz transfobo azaldu zituzten biktimek emandako testigantzak azaleratuta. Protesta amaitzeko, bertaratuek ozen oihukatu zuten eraso ororen aurrean erantzungo dutela eta gorazarre egin zioten palestinar herriaren erresistentziari.

Argazkiak: Onintza Lete Arrieta.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide