Charo Hernandezen lana saritu du Distirak martxoko lehiaketa sozialean

Maria Maya Manterola

Charo Hernandezek aurkeztutako argazkia.

Objektua mugimenduan izan da Distira elkarteak martxoko lehiaketa sozialerako jarritako gaia, eta Hernandezenak eskuratu du lehen saria. Guztira, 11 autoreren 22 irudi jaso dituzte. 

 

Charo Hernandezek aurkeztutako argazkiak eskuratu du Distira argazki elkartearen martxoko lehiaketa sozialeko lehen saria. Objektua mugimenduan izan da elkarteak argazkizaleei jarritako gaia, eta guztira, 11 argazkilariren 22 lan jaso dituzte martxoko lehiaketan.

Hernandezenaz gain, Ivan Rodriguezen eta Fernando Martinen lanak saritu dituzte. Distiraren webgunean daude ikusgai guztiak ere.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide