Euskadiko trainerilla txapelketa jokatuta amaitu dute denboraldia harrobiko arraunlariek

Juan Luis Romatet 2024ko mai. 20a, 08:26

Zumaiako kadete mutilak, atzo Ondarroan. (Adiel Zabala)

Ondarroan jokatu ziren atzo Euskadiko trainerilla txapelketak. Zumaiako Telmo Deun arraun elkarteak bi ontzirekin hartu zuen parte, biak ere kadete mailan.

Telmo Deun arraun elkarteko harrobiko arraunlariek amaitu dute dagoeneko aurtengo arraun denboraldia. Batel liga eta txapelketak jokatu dituzte lehenbizi, eta trainerillenak ondoren. Behin lanak eginda, traineru denboraldian arituko direnei pasako diete lekukoa.

Trainerillen Euskadiko txapelketa jokatu zuten atzo Ondarroako uretan. Telmo Deunek bi ontzi aurkeztu zituen, biak ere kadete mailan, neskatan eta mutiletan bana. Kadete neskak hamabigarren izan ziren atzoko hitzorduan; mutilak, berriz, seigarren.

Emakume seniorretan ere izena eman zuen Zumaiako klubak, baina hiru trainerilla besterik ez ziren aurkeztu, eta Euskadiko Arraun Federazioak kategoria horretako estropada ez jokatzea erabaki zuen.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide