Itsas herria. I. itsas ondare tokapetak ospatu dituzte Hondarribian pasa den astean. Asteazkenean hasi eta larunbatera bitartean ondarearen inguruko makina bat ekitaldi izan dituzte herrian.
Beduola Zumaiako elkarteak ere parte hartu du topaketa hauetan. Hondarribian egindako batela eraman dute jardunaldi hauetara, Magallanes ontzia, hain zuzen ere. Batel hau Joxe Sagarzazu hondarribitarrarena izan zen, eta duela zortzi urte eman zien Beduolako kideek, hauek zaharberritu eta bizitza berri eman ziezaioten.
Larunbatean erakutsi zuten ontzia Hondarribiko topaketetan. Eguraldiak lagundu ez bazuen ere, jendea hurreratu zen berritutako batela ikustera. Horien artean izan ziren batela egin zuen Policarpo Elzoren familiartekoak. Batelaren inguruko informazio ugari eman zietela azaldu zuten Beduolako lagunek.