Forondako egur taila tailerreko lanen erakusketa zabalduko dute gaur Oxforden

Juan Luis Romatet

Alondegiko Oxford aretoan egongo da erakusketa.

Gaurtik igandera bitartean izango da erakusketa hau zabalik Alondegiko Oxford aretoan.

Foronda kultur etxean eskaintzen den egur taila ikastaroan parte hartu duten lagunek egindako lanak erakusgai izango dira gaurtik datorren astelehenera bitartean Alondegiko Oxford aretoan.

Erakusketa arratsaldez izango da zabalik, 18:30etik 20:30era bitartean. Asteburuetan eguerditan ere irekita egongo da, 12:00etatik 14:00etara bitartean.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide