Bertako hosto eta hazien erakusketa izango da ikusgai Zumaienako Baso magikoan

Juan Luis Romatet 2024ko mai. 20a, 13:00

Kepa Zabalegik bildutako hosto eta haziak. (Maialen Etxaniz)

Eli Alkorta eta Kepa Zabalegik osatutako lan baten emaitza da Zumaiena ikastetxeko Baso magikoko domoan ikusgai izango dena.

Bertako hosto eta haziez osatutako erakusketa izango da ikusgai bihartik ostiralera bitartean Zumaiena ikastetxeko Baso magikoko domoan. Bertan, ehun hosto eta hazi erakutsiko dira, baita haien inguruko informazioa eman ere. Eli Alkortak eta Kepa Zabalegik egindako lanaren emaitza da egunotan Zumaian ikusgai izango dena.

Eskola ordutegian ikasleentzat izango bada ere, maiatzaren 21etik 24ra, 17:00etatik 19:00etara bitartean herritarrentzat egongo da irekita erakusketa.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide