Hirugarren jardunaldia jokatu dute esku pilota txapelketa herrikoiean

Juan Luis Romatet

Hirugarren jardunaldian jokatutako partida batetako une bat. (Juan Luis Romatet)

Pasa den ostiralean jokatu zuten Esku pilota txapelketa herrikoiko hirugarren jardunaldia.

Aurrera doa Zumaiako esku pilota txapelketa herrikoia. Pasa den ostiralean jokatu zuten hirugarren jardunaldia. Jokatu behar zuten partidetan aldaketa bat izan zen, eta aurreikusita zegoen norgehiagoka bat jokatu ezinik, datorren ostiralean jokatu behar zuten batekin ordezkatu zuten.

Hala, emaitzak hauek izan ziren:

  • Oihan Etxabe-Kimetz Etxabe, 22 – Unai Ibarguren-Jon Telmo Manterola, 2.
  • Unai Etxabe-Peio Etxabe, 22 – Beñat Lizeaga-Iñigo Tumas, 11.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide