Mendi tontorrean ospatu dute Zumaiako mendizaleek Indamendi Eguna

Juan Luis Romatet

Zumaiako mendizaleak Indamendi gainean. (Indamendi M.B.)

Indamendi Eguna ospatu zuten herenegun Zumaiako mendizaleek, non eta Indamendiko tontorrean.

Indamendi bazkunak deituta, goizeko 9:00etan elkartu ziren herriko mendizaleak Indamendira igotzeko. Santiago aldera jota, mahastien artean igo ziren Garatera, Elkanora ondoren eta handik Indamendira. Lainotuta aurkitu zuten gaina, eta behin gurutzearen alboan argazkia aterata, Elkanora jaitsi ziren; hango pilotalekuan aurkitu zuten hamaiketakoa. Sabela goxatu ondoren, herrira itzuli zen mendizale taldea.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide