Egur tailarekin egindako lanak ikusgai Oxford aretoan

Juan Luis Romatet 2024ko mai. 21a, 09:22

Foronda kultur etxean ematen den egur taila tailerreko ikasleek ondutako lanak ikus daitezke egunotan Alondegiko Oxford aretoan zabaldu den erakusketan.

Kurtso amaierara helduta, urtean zehar egindako lanak erakusteko unea heldu da. Hala, udazkenetik udaberrira bitartean Forondan eman den egur taila tailerreko ikasleek egindako lanez osatutako erakusketa dago atzotik ikusgai Alondegiko Oxford erakusketan. Hamar lagunek hartu dute parte urtean zehar eta horietako batzuk erakusketaren irekiera saioan izan ziren.

Bilduma hau maiatzaren 27ra arte egongo da ikusgai, egunero 18:30etik 20:30era. Asteburuan eguerditan ere bisitatu ahal izango da, 12:00etatik 14:00etara.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide