Furgobaratzaren saioa izango da etzi Keretxudin

Maria Maya Manterola 2024ko mai. 21a, 11:00

Aholkularitza saioa eskainiko dute 18:00etatik 19:30era, eta baratzean sor litezkeen arazoei aurre egiteko moduak izango dituzte hizketagai azalpenetan.

Furgobaratza beste saio batekin dator aste honetan. Etzi, ostegunez, Keretxudi baratze parkean izango da 18:00etatik 19:30era, eta bertaratzen dienei aholkularitza zerbitzua eskainiko diete. Izurriei edota baratzean sor litezkeen bestelako arazoei aurre egiteko moduez arituko dira. 

Tartean behin bisitak egiten ditu Furgobaratzak Sareko Baratze Parkeetara, arazoak konpontzen lagundu eta praktika egokiak proposatzeko. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide