Instagrameko erabilera profesionalari buruzko saioa eskainiko du Udal Elkarteak

Maria Maya Manterola 2024ko mai. 21a, 13:00

Enpresa eta autonomoei zuzenduriko saioa izango da, eta maiatzaren 29an eskainiko dute, arratsaldez. Doakoa da ikastaroa, baina aurrez izena eman behar da.

Instagram sare sozialeko erabilera profesionalaz ikastaroa emango du Urola Kostako Udal Elkarteak maiatzaren 29an, asteazkena, arratsaldez. Miramon Enpresa Digitalarekin elkarlanean antolatu dute saioa, eta Instagrameko tresnen eta estrategien erabilera aurreratuan trebatzeko helburua izango du, baita komunitateak sortzea eta algoritmoa helburu komertzialetarako optimizatzen ikastea ere.

Irakatsiko dute, alde batetik, Instagram zer den eta nola funtzionatzen duen. Jarraitzaileen komunitateaz ere arituko dira gero, eta azkenik, diseinu tresnez, denboraren kudeaketaz eta lankidetza sareez arituko dira.

UKUEren egoitzan izango da saioa, 14:00etatik 16:00ak artean, eta enpresak eta autonomoak gonbidatu dituzte. Parte hartzea doakoa den arren, beharrezkoa izango da aurrez izena ematea, lotura honetan.

 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide