Lan karga arintzeko, turismo teknikari laguntzaile bat kontratatuko du udalak uda sasoirako. Dagoeneko eman daiteke izena: Lanbidera jo beharko dute interesdunek maiatzaren 28a baino lehen, eta aldi berean, merezimenduak udal erregistroan aurkeztu beharko dira.
Euskarazko C1 maila edo baliokidea beharko da, ingeleseko First Certificate B2 edo pareko tituluren bat, eta baita frantseseko DELF B2a ere. Lanaldi osoko bitarteko funtzionario gisa egingo da kontratua, uztailaren 1etik irailaren 30era.
Hemen topa daiteke lan eskaintzari eta merezimenduei buruzko informazioa.